Izen ematea

Ama ikastola

2 urtetik goiti haurrak onartzen dira garbiak baldin badira, hau izanik ezin besteko baldintza, baita ere 4-5 urtekoak

euskara menperatzen badute .

Beste kasuetan , elkarrizketa bat beharrezkoa da haurraren buraso, erakasle , zuzendari eta ikastolako administrazio

kontseiluko kide baten artean . Horren ondotik hizkuntz ebaluaketa bat eskaintzen zaio haurrari , eta entseiu epe bat

ere proposatzen ahal zaio erakaslegoaren ardurapean . Azken erabakia hartuko dute erakasleek eta zuzendariak .

Lehen maila

Ikastola batetik etortzen diren haurrak onhartzen dira , erakasle taldeak baieztaturik .

Beste eskola sistema batetik etortzen direlarik ,  4-5 urtekoentzako prozedura berdina eramaten da .